💧 Ur-aztarnaren kalkulagailua
Ba al zenekien erabiltzen dugun ur guztia ez dela ikusten? Jaten dugun elikagai bakoitzak, janzten dugun arropa bakoitzak eta erabiltzen dugun gailu bakoitzak ur kantitate handiak behar ditu ekoizteko, nahiz eta inoiz ez ikusi txorrotatik irteten. Horri ur-aztarna deitzen diogu.
Kalkulagailu hau joko interaktibo eta hezitzailea da, eta modu errazean eta gutxi gorabehera, zure eguneroko ohituren atzean dagoen ur ikusezina zenbatekoa den ezagutzen lagunduko dizu. Elikadurari, kontsumoari, uraren erabilerari edo teknologiari buruzko galderen bidez, gure eguneroko erabakiek tokiko zein mundu mailako eragina dutela hausnartzeko aukera izango duzu.
⚠️Garrantzitsua: lortuko duzun emaitza ez da datu zehatza ezta neurketa erreala ere; ikasteko, ohiturak alderatzeko eta kontzientzia hartzeko pentsatutako estimazio orientagarria da. Helburua ez da epaitzea, baizik eta ulertzea eta hobetzea.
Jokoaren amaieran honako hauek jasoko dituzu:
zure ur-aztarnaren azalpen argia (gutxi gorabeherakoa)
hori murrizteko aholku pertsonalizatuak
ikaskuntzatik ekintzara pasatzeko erronka edo ekintza zehatza
👉Animatzen al zara zure ur-aztarna ezagutzera eta aldaketaren eragile bihurtzera?
Baliabide hau NAMANA proiektuaren parte da – Elkartasuneko konexioa: tokiko ekintza, eragin globala –, eta garapen jasangarrirako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta Garapen Jasangarriko Helburuak lantzeko diseinatuta dago, bereziki 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua.